ASP Ozono Araban Euskera

Arabako ASP Asepsia frankizia berriak eskaintzen ditu hainbat zerbitzu espezializatu desodorizazioan eta ingurumen-tratamenduetan; ozono- sorgailu eta aire- garbigailuen bidez Arabako lurralde historikoan.

ASPko sistemek ekartzen dituzte ingurumen-hobekuntzak sektore eta lanbide guztietan (elikaduran, osasungintzan, industrian, bulegoetan, hoteletan, etxe-landetan, eta abarretan). Horrela, lortzen dituzte usain gabeko espazioak, baita desinfektatuak eta osasuntsuak ere. Leku horietan bezeroak gustura sentitzen dira.

Ozonoa da oso desinfektatzaile eraginkorra, zein airean zein uretan, eta munduan ezaguna da, sistema praktiko eta ekonomikoa baita. Modu horretan, bere ahalmen handiak baimentzen du mikroorganismoen erabateko eliminazioa, mikroorganismo horiek usain txarrenik gehienak ekartzen baitituzte: gorputzarenak (izerdia, arnasketa, eta abar), etxeko animaliek eraginak, elikadura-produktuak, materia deskonposizioan, komunak, hezetasuna, tabakoa, besteak beste. Enpresak beste zerbitzu batzuk ere sartzen ditu. Esaterako, uren tratamendua, izurriteen kontrola eta elikadura segurtasuna.

APSk dauka bere ozono-sorgailuen lantegia. Horrela, diseinatu ahal ditu bezero bakoitzarentzako irtenbideak eta eskaini ahal du zerbitzu erabateko pertsonalizatua eta eraginkorra. ASPko zerbitzuekin, enpresarioak egokitu ahal izango dira gero eta legezko obligazio zorrotzagoetara; osasun eta ingurumeneko betebeharretara; eta modu horretan, APSk merkatura kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izango du.